Honako cookie-politika honetan, Arabako Saskibaloi Federazioaren webgunean erabiltzen diren cookie-en berri eman nahi dugu argi eta garbi.

Zer dira cookie-ak?

Cookie bat sartzen zaren webguneek nabigatzaileari bidaltzen dioten testu-zati txiki bat da. Horri esker, webguneak zure bisitari buruzko informazioa gogoratuko du, nahiago duzun hizkuntza eta beste kontu batzuk, besteak beste, hurrengo bisita errazteko eta webgunea erabilgarriago izateko. Cookie-ek oso eginkizun garrantzitsua daukate, eta erabiltzaileari nabigatzeko esperientzia hobeagoa izaten laguntzen diote.

Cookie-motak

Cookie-ak bidaltzen dituen domeinua nork kudeatzen duen, eta eskuratzen diren datuak nork prozesatzen dituen kontuan hartuta, bi motakoak izan daitezke: berezko cookie-ak eta bitartekoen cookie-ak.

Bigarren sailkapen bat daukagu cookie-ak erabiltzailearen nabigatzailean gordetzen diren denboraren arabera, eta honako hauek izan daitezke: saioko cookie-ak edo cookie iraunkorrak.

Amaitzeko, beste sailkapen bat daukagu, bost cookie-motarekin, jasotako datuak erabiltzen diren helburuaren arabera: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, azterketa cookie-ak, cookie publizitarioak, eta portaeraren araberako cookie publizitarioak.

Honi buruz informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Cookie-ak erabiltzeko gidaliburua kontsulta dezakezu.

Webgunean erabiltzen diren cookie-ak

Jarraian, atari honetan erabiltzen diren cookie-ak zehaztuko dira, baita horien mota eta helburua ere:

Arabako Saskibaloi Federazioaren webguneak Google Analytics erabiltzen du. Google-ek garatutako webgune-analitikako zerbitzua da, webguneetan egiten den nabigazioa neurtzen eta aztertzen duena. Nabigatzailean zerbitzu honi dagozkion cookie-ak ikusiko dituzu. Aldez aurretik ezarritako motak kontuan izanda, berezko cookie-ak, saioko cookie-ak, eta azterketa cookie-ak dira.

Webgune-analitikaren bitartez, webgunean sartzen den erabiltzaile-kopuruari, ikusitako webgune-kopuruari, egindako bisiten maiztasunari eta errepikapenari, horien iraupenari, erabilitako nabigatzaileari, zerbitzua eskaintzen duen operadoreari, hizkuntzari, erabili duzun terminalari, eta zure IP helbidea esleituta dagoen hiriari buruzko informazioa lortuko da. Informazio horri esker, atariak zerbitzu hobeagoa eta egokiagoa eskainiko dizu.

Anonimotasuna bermatzeko, Google-ek zure informazioa anonimo bihurtuko du IP helbidea moztuz hori gorde baino lehen; beraz, Google Analytics ez da erabiliko webgunearen bisitariei buruzko informazio pertsonala bilatzeko edo eskuratzeko. Google-ek Google Analytics zerbitzuaren bitartez lortutako informazioa bitartekoei bidali ahal izango die bakarrik legez behartuta dagoenean. Google Analytics zerbitzua emateko baldintzen arabera, Google-ek ez du zure IP helbidea Google-ek gordetako beste edozein daturi lotuko.

Deskargatuko den beste cookie bat JSESSIONID cookie teknikoa da. Cookie horri esker, identifikadore bakarra bilduko da saioko, eta horren bitartez nabigazioa ahalbidetzeko beharrezkoak diren datuak lotu ahal izango dira.

Azkenik, show_cookies izeneko cookie-a deskargatuko da, berezkoa, teknikoa, eta saiokoa dena. Cookie horrek erabiltzaileak webgunean cookie-ak erabiltzeko eman duen baimena kudeatuko du, onartu dituzten eta onartu ez dituzten erabiltzaileak gogoratzeko. Horrela, onartu dituztenek ez dute horri buruzko informaziorik ikusiko webgunearen goiko aldean.

Cookie politika onartu

Ulertu dut botoia sakatzean, cookie-ak onartzen dituzula ulertuko da.

Cookie-en konfigurazioa nola aldatu

Arabako Saskibaloi Federazioaren edo beste edozein webgunearen cookie-ak mugatu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu zure nabigatzailearen bidez. Nabigatzaile bakoitzean prozesua desberdina da; “Laguntza” atalean nola egin azalduko zaizu.