JORNADA 31 DE MARZO (NACIONAL Y APLAZADOS)

  • 25 Martxoa 2024
PARTIDOS DE CATEGORÍA NACIONAL PROGRAMADOS LA JORNADA DEL 31 DE MARZO PARTIDOS APLAZADOS...

CONVOCATORIAS PARA EL 24 DE MARZO DE 2024

  • 20 Otsaila 2024
CADETE FEMENINA CADETE MASCULINA INFANTIL FEMENINA INFANTIL MASCULINA ALEVIN FEMENINA GRUPO 1...
PROTOCOLO RESPETO EN LAS GRADAS

PROTOCOLO RESPETO EN LAS GRADAS

  • 26 Urtarrila 2024
PROTOCOLO RESPETO EN LAS GRADAS

ONLINE FEDERAZIOA

Arabako Saskibaloi Federazioak zure eskura jartzen du txapelketaren alderdi guztiei buruzko informazio osoa: hurrengo egunean ospatuko diren partiduen egutegiak, talde bakoitzari dagozkion egutegiak, ospatutako partiduen emaitzak, sailkapen-taula, eta atzeratutako partiduei buruzko informazioa. Informazio guztia unean-unean eguneratu egiten da; horrela, edozein erabiltzailek interesatzen zaion taldeari buruzko xehetasun guztiak ezagutu ahal izango ditu erraz eta modu eraginkorrean.

Hurrengo eguna

Hurrengo egunean jokatuko diren partiduen egutegia kontsulta ezazu.

Egutegiak eta emaitzak

Eguneratutako egutegien eta sailkapenen xehetasunak.

Sailkapenak

Talde bakoitzaren sailkapena zehazten duen taula ikus ezazu, egunero eguneratzen dena.

Atzeratutako partiduak

Garaian atzeratu zirelako orain jokatuko diren partiduei buruzko informazioa.
ARABAKO SASKIBALOI FEDERAZIOA ARABAKO SASKIBALOI FEDERAZIOA

GURE HELBURUAK

Arabako Saskibaloi Federazioan elkarbizitza egokia eta talde-lana bultzatu nahi ditugu, eta sedentarismoaren aldeko joera aldatu nahi dugu. Izan ere, jarduera fisikoarekiko maitasuna eta beharra txikitatik sustatu behar direla uste dugu, sedentarismoaren aurka borrokatzeko ezinbestekoak baitira.

Hona hemen gure izateko arrazoia eta, federazio gisa, gure helburua, eginkizuna, eta ikuspegia.

Eginkizuna: Kirola sustatu pertsonentzako baliotan oinarritutako hezkuntza eta osasuna eskaintzeko tresnatzat.
Ikuspegia: Probintziako eragilerik garrantzitsuenetako bat izan kirol inklusiboa eta hezigarria bultzatzeari dagokionez, eta bizi-ohitura osasungarriak sustatu ikastetxeetan.
Balioak: Poza, elkarbizitza, etengabeko berritasuna, talde-lana, berdintasuna, iraunkortasuna, jarrera sendoa, lankidetza, eta apaltasuna.

Firma
ARABAKO SASKIBALOI FEDERAZIOA

OHIKO GALDERAK ETA ERANTZUNAK

Zer egin istripuren bat gertatzen bada?
  1. Eragindako lesioak larrialdiko tratamendua behar badu, kaltedunak honako bi aukera hauek ditu, eta istripua gertatu eta hurrengo 48 orduren barruan neurriak hartu beharko dira:
    • Aseguruarekin adostutako medikuntza-zerbitzuetara jo.
    • Osakidetzaren larrialdietako zerbitzura jo..
    OHARRA: Bakarrik estaliko da larrialdietan izaten den lehenengo laguntza.
    ONDORENGO KONTSULTAK, PROBAK, EBAKUNTZA KIRURGIKOAK, ERREHABILITAZIOA, ETA ABAR, ASEGURUAREKIN ADOSTUTAKO ZENTROETAN IZAN BEHARKO DIRA, FEDERATUAK EZ ORDAINTZEKO.
  2. Istripuaren ondorioz larrialdiko tratamendua ez bada beharrezkoa baina minak jarraitu badu, aseguruarekin adostutako zentroetan eskaintzen diren traumatologia-zerbitzuekin hitzordua ezarri beharko da, istripua gertatu eta hurrengo 7 egunetako epearen barruan.
  3. Asistentziazko zentroan beharrezkoak diren neurriak zehaztuko zaizkizue, eta sanitarioek ezartzen duten tratamendurik egokiena onartuko da.
  4. OSO GARRANTZITSUA:
    • Ezin izango zaie entrenamenduei eta partiduei berriro ekin medikuek aldez aurretik oniritzi ez badute, hau da, alta hartu baino lehen, beste lesio batzuk edo birgaixotzeak estaldurarik gabe geratuko dira eta.
    • Kirol-istripu baten ondorioz gertatzen diren lesioak estaltzeko epea istripua gertatu eta 18 hilabetetakoa izango da.
  5. Istripua jakinarazi beharko zaie taldeari zein Arabako federazioari, istripua gertatu eta 10 egunetako epean dagokion inprimakia bidaliz egoera ezagutarazteko eta kontrolatu ahal izateko. Galderak, azkartzeak, erreklamazioak, eta abar, helbide elektroniko berara bidaliko dira.
QUIRÓNSALUD VITORIA OSPITALEA
24 orduko Larrialdietarako Ospitalea
1. lagutzarako medikuntza-zentroa – Kontsulta aurretiko hitzorduarekin.
La Esperanza Kalea, 3. 01002 Vitoria-Gasteiz
945 25 25 00

Kirol-asegurua erabiltzeko gida 2019-20 (PDF)